NBA CUP

NBA-ko finala Golden State Warriors Cleverand Cavaliersen kontra jokatuko dute. Lehenengo partidua Goldenek irabazi egin du,104-89. Goldenek Oklahomari irabazi zion mendebaldeko finalean eta Cavaliersek Toronto Raptorsi.Talde bakoitzak izar bat du, Goldenek, Stephen Curryri du eta Cavsek LeBron Jameseri.

nba cup golden cavs

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude NBA CUP sarreran

Liburu lehiaketa

kultur Ibarretxe etxean egin zuten, barikuan, Iurretako Literatur lehiaketaren sari banaketa. Haur, gazte eta helduen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzeko antolatzen du udalak lehiaketa hori, eta 413 parte hartzaile izan dituzte, aurten (167 ume, 234 gazte eta 12 heldu).

iurreta lite lehiaketa

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Liburu lehiaketa sarreran

ADOPTATU TXAKUR BAT

Txakurren aldeko ekintzak gero eta gehiago hasi dira ikusten Durangon. Durandog taldea sortu da, galdutako txakurrak zaintzeko eta abar. Domeka honetan Landako gunean txakurren jaialdia egingo dute. Bereziki jaialdi hori txakurrak erosi beharrean adoptatzeko izango da.

dog

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzunak desaktibatuta daude ADOPTATU TXAKUR BAT sarreran

DURANGON, MUNDUKO ARROZEN JAIALDIA

600 lagunek parte hartu dute munduko arrozen jaialdia egiteko. Jaialdia zapatuan izango da, eguraldi ona egiten badu Ezkurdiko plazan eta txarra egiten badu Jesuitak eskolan.

munduko-arrozak-aurkezpena_content

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude DURANGON, MUNDUKO ARROZEN JAIALDIA sarreran

SAN SIROKO CHAMPIONS FINALA

Aste honetako zapatuan chapionseneko finala jokatuko da San Siron. Urte honetako bi taldeak Atletico de Madrid eta Real Madrid dira. Atletico de Madrid taldea irabazi nahi du lehenengo championsa edukitzeko. Duela bi urte, bi talde hauek ere championeko finalean aurkitu ziren eta urte horretan Real Madrilek irabazi zuen.

champions

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude SAN SIROKO CHAMPIONS FINALA sarreran

GOLDEN STATE WARRIORS

Golden State Warrioars-ak Oklahoma City Thunderri irabazi diote, 120-111. Stephen curry 37 puntu egin zituen. Mendebaldeko finalean daude 3-2 galtzen daudela baina beste bi partidu  irabazita NBA-ko finalera heldu ahal dira, Toronto Raptors-en kontra edo Cleverand Cav aliers-en kontra, haiek 3-2 ere, baina Toronto galtzen.

golde grup

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude GOLDEN STATE WARRIORS sarreran

Gure Saskibaloiko Selekzioa

Gure Saskibaloiko selekzioko neskak, Senior mailakoak, Venezuela eta Argentinako selekzioen aurka jokatuko dute, Durangon eta Zornotzan. Ekainak 3an Euskadik Venezuela aurrean izango du arratsaldeko zazpietan Durangon. Ekainak 5ean Zornotzan jokatuko dute gure neskek Argentinako selekzioaren aurka. Bi egun ohien artean, bi selekzio latinoamerikarrek, elkarren  aurka jokatuko dute. Animo neskak!!

Saskibaloi euskadi selekzioa_content

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Gure Saskibaloiko Selekzioa sarreran

IURRETAKO UDALAK HEZKUNTZAREN ALDE

Seme alaben hezkuntzarako diru-laguntzetan 13.000 euro banatu ditu Iurretako udalak. Diru-laguntzak emateko deialdia zabaldu du Iurretako Udalak, 2015-2016 ikasturteko laguntzak eskatzeko epea maiatzaren 16tik 27ra artekoa da. Iurretako haur-hezkuntza, LH eta DBH-n emango dira diru-lagntzak.

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude IURRETAKO UDALAK HEZKUNTZAREN ALDE sarreran

Ibilaldirako tren bereziak

Ibilaldia datorrenez, Euskotrenek tren zerbitzu bereziak jarriko ditu maiatzaren 29rako. Atxuri-Durango-Eibar eta Bermeo-Durango ibilbidetako trenen zerbitzuak indartuko dituzte. Beraz, Bermeotik Durangora garraio aldaketa gabe trenak eskainiko dituztela jakinarazi dute Euskotrenekoek, baina Bermeotik Bilbora doazen bidaiariek Amorebietan trenez aldatu beharko dute.

Hauek dira domekarako trenen maiztasunak:

Atxuri-Durango: 15 minutu
Bermeo – Durango: 30 minutu
Eibar – Durango: 30 minutu

Zatoz Ibilaldira!

trenatoaflama

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Ibilaldirako tren bereziak sarreran

Ehunka boluntariok Ibilaldiko prestaketetan

Aurten, domekan ospatuko den Ibilaldia, Durangoko ikastolei tokatzen zaie jaiaren antolaketa. Kurutziaga eta Ibaizabal ikastoletako arduradun, guraso, irakasle eta ikasleak azken orduak aprobetxatzen ari dira domekan Ibilaldia ospatzeko. Bostehun boluntariok baino gehiagok dihardute lanean.

ibilaldi

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Ehunka boluntariok Ibilaldiko prestaketetan sarreran