FITO ETA LA CUADRI DEL HOSPI

Astelehenean Fito abeslariak eta La Cuadri Del Hospi elkarteak bideoklip berri bat atera zuten. Gurutzetako ospitalean minbiziagaz dauden haurren gurasoek osatzen duten elkartea da. Bideoklipagaz lortutako dirua minbiziari konponbidea bilatzeko erabiliko da.

Astelehen honetan hainbat telebistako kateentzat eta egunkarietarako elkarrizketak izan dituzte. Kepak azaldu du zelan astelehen honetan 5 urte egin dituen eta beste alde batetik Cristina Bilbotarrak « oso ondo pasatu nuen gitarra jotzen» aipatu du. Estefi  ‘Pulseras Rojas-en’ jarraitzaile fidela da, bera bere  ‘Pulseras Rojas’ bizitzen ari da. “ inoiz ez nuen imaginatuko egongo nintzela egoera honetan baina nire buruari esan nion: honetaz irten behar dut” azaldu du. Beste aldetik, Eider Atutxarentzat, Orobiogoitiako ikaslea,  “Oso gogorra izan zen barneratzea minbizia nuela baina laguntza asko nuela konturatu nintzen” kontatu du.

Haiek borrokatzen segitzen dute horregatik sartu link honetan,                                              LA CUADRI DEL HOSPI, ikusi bideoklipa eta lagundu minbiziaren konponbidea bilatzen.

14652888904818

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude FITO ETA LA CUADRI DEL HOSPI sarreran

FINAL INTERESGARRIA

NBAko finala oso interesgarria jartzen hari da. Golden doa 2-1  irabazten Caves kontra. Azkeneko partiduan Caves irabazi zuen, 120-90. Stephen Curry, 20 puntu soilik egin zituen eta Klay Thomson lesionatuta jokatu zuen, LeBron James 30 puntu egin zituen eta kyrie Irving 32. Bihar zapatua Europako ordutegian goizalde 03:00tan jokatuko dute.

goldennba cup cavs

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude FINAL INTERESGARRIA sarreran

ATLETICO DE MADRILEKO AFIZIOA

Atletico de Madrilen afizioa oso pozik egongo zen Cholo Simeonek esaten badu taldean geratzen dela. Ez dakigu geratuko den edo ez baina jokalariak eta denek nahi dute geratzea. Oso notizia txarra izango zen joatea oso urte onak pasatu dituztelako berarekin eta denek espero dute bertan geratzea.

atletico madrid

 

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude ATLETICO DE MADRILEKO AFIZIOA sarreran

TABIRAKO IGERILEKUAK ATZOTIK DAUDE ZABALIK

Atzotik hasi zen udako denboraldia Durangon. Tabirako igerilekuko piztina jada zabalik dago. Ostera, taberna oraindik itxita dago.

-durangoko pistinak_content

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude TABIRAKO IGERILEKUAK ATZOTIK DAUDE ZABALIK sarreran

26 urteko gaztea atxilotuta Ibilaldian!

26 urteko gaztea atxilotu zuten  gazte bati zauri larriak eragiteagatik.  Ertzaintzak azaldu duenez, atxilotuak ebakia egin zion beste gazte bati, aurretik apurtu zuen botila batekin. Erasotua larri eraman zuten Galdakaoko ospitalera. Erasoa, gaueko 10:30ean gertatu zen, Durangoko Komentukale kalean.

Ertzaintzak gaineratu duenez, erasoaren ostean gaztea odoletan lurrean gelditu zen, eta lagunek larrialdi zerbitzuetara deitu zuten.

 

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude 26 urteko gaztea atxilotuta Ibilaldian! sarreran

Apatan pilotalekua!!!

Eguaztenean amaitu zituzten pilotalekuko lanak. Askotariko lanen artean, pilotalekua itxi dute polikarbonatozko egitura bategaz. Horrela, hauts gutxiago sartuko da barrura, eta ez da hainbeste zikinduko. Gainera, pilotalekua biniloekin apaindu dute. Binilo horietan, Atxondoko auzoen izenak edo Atxondori lotutako izenak ageri dira.

Apata

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Apatan pilotalekua!!! sarreran

Ibilaldiaren ondoren

Ibilaldiak, aurtengoan ere euskararen jaia izateaz batera, alkoholaren jaia ere izan da. Antza denez, 75 pertsona inguru aurtengo jaian anbulantzian utzi behar izan dute, Ibilaldia, koma etilikoan jauzi zirelako. Datu hau harrigarria izateaz gain, arduratsua da azken aldian euskara laguntzeko jaiak jai bat gehiago bilakatzen dabilelako.ibi

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Ibilaldiaren ondoren sarreran

IURRETAKO VS EIBAR.

Domeka honetan, Iurretako futbol zelaian Iurretako eta Eibarren artean partidua jolastuko dute. Partidua goizeko hamarretan izango da eta espero  da jende asko hurbiltzea. Eibarreko azken partidu lagun artekoa izango da Salba Tierrako torneoa jokatu baino lehen.

eibar1iurretakoo

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude IURRETAKO VS EIBAR. sarreran

Maiztegin jaia!

Ekainaren 3an, Maiztegin jaia dago, kurtso finalaren jaia. Festa hau, 5.mailakoek antolatzen dute, 6.mailan kurtso finaleko bidaira joateko. 15:30ean 5.mailakoek antolatutako jokoak hasten dira, 16:00an uraren gerra hasiko da eta 17:00an amaituko da, 17:30ean eskola osoak egin dituen gauzak erakustketan aurkeztuko dituzte eta publiko guztiak ikus dezake 19:00an “Play Back”-a haziko da 1.mailatik 6.mailara bitartean nahi duten ikasleak apuntatzen dira, 20:00en afaltzeko mahiak prestatzen dira eta 21:00an afaria bananduko dute.

1858

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Maiztegin jaia! sarreran

Otxandiotarrak libre

Otxandioko 4rak ez dira kartzelera joan behar. Espainiako Auzitegi Nazionalaren murrizketa onartu dute. Luzia Urigoitia omentzeagatik auziperatutakoei bina urteko kartzela zigorra ezarri diete. Ondorioz, ez dira kartzelara joango: “Kartzela ekiditea lortu dugu, baina gaur, hemen, ez da justiziarik egin”, diote.

otxandio kartzela_content

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Otxandiotarrak libre sarreran