FITO ETA LA CUADRI DEL HOSPI

Astelehenean Fito abeslariak eta La Cuadri Del Hospi elkarteak bideoklip berri bat atera zuten. Gurutzetako ospitalean minbiziagaz dauden haurren gurasoek osatzen duten elkartea da. Bideoklipagaz lortutako dirua minbiziari konponbidea bilatzeko erabiliko da.

Astelehen honetan hainbat telebistako kateentzat eta egunkarietarako elkarrizketak izan dituzte. Kepak azaldu du zelan astelehen honetan 5 urte egin dituen eta beste alde batetik Cristina Bilbotarrak « oso ondo pasatu nuen gitarra jotzen» aipatu du. Estefi  ‘Pulseras Rojas-en’ jarraitzaile fidela da, bera bere  ‘Pulseras Rojas’ bizitzen ari da. “ inoiz ez nuen imaginatuko egongo nintzela egoera honetan baina nire buruari esan nion: honetaz irten behar dut” azaldu du. Beste aldetik, Eider Atutxarentzat, Orobiogoitiako ikaslea,  “Oso gogorra izan zen barneratzea minbizia nuela baina laguntza asko nuela konturatu nintzen” kontatu du.

Haiek borrokatzen segitzen dute horregatik sartu link honetan,                                              LA CUADRI DEL HOSPI, ikusi bideoklipa eta lagundu minbiziaren konponbidea bilatzen.

14652888904818

Kategoria: PRENTSA. Gorde lotura.