26 urteko gaztea atxilotuta Ibilaldian!

26 urteko gaztea atxilotu zuten  gazte bati zauri larriak eragiteagatik.  Ertzaintzak azaldu duenez, atxilotuak ebakia egin zion beste gazte bati, aurretik apurtu zuen botila batekin. Erasotua larri eraman zuten Galdakaoko ospitalera. Erasoa, gaueko 10:30ean gertatu zen, Durangoko Komentukale kalean.

Ertzaintzak gaineratu duenez, erasoaren ostean gaztea odoletan lurrean gelditu zen, eta lagunek larrialdi zerbitzuetara deitu zuten.

 

Kategoria: PRENTSA. Gorde lotura.