Ibilaldirako tren bereziak

Ibilaldia datorrenez, Euskotrenek tren zerbitzu bereziak jarriko ditu maiatzaren 29rako. Atxuri-Durango-Eibar eta Bermeo-Durango ibilbidetako trenen zerbitzuak indartuko dituzte. Beraz, Bermeotik Durangora garraio aldaketa gabe trenak eskainiko dituztela jakinarazi dute Euskotrenekoek, baina Bermeotik Bilbora doazen bidaiariek Amorebietan trenez aldatu beharko dute.

Hauek dira domekarako trenen maiztasunak:

Atxuri-Durango: 15 minutu
Bermeo – Durango: 30 minutu
Eibar – Durango: 30 minutu

Zatoz Ibilaldira!

trenatoaflama

Kategoria: PRENTSA. Gorde lotura.