Durangaldea Senegalerako eskola materiala batzen

Hainbat ikastetxe eta liburu dendetan materiala batzeko lekuak jarriko dituzte. La Otra Mirada elkartea eskola materiala batzeko kanpaina hasi du. Iaz kanpaina berdinarekin Senegal iparraldeko ikastetxe bati lagundu zioten. Aurten Senegal hegoaldeko eskolara bidaliko dute batutako guztia. Erabili gabekoa zein erabilitakoa, bietakoak, jasoko dituzte. Durangaldeko hainbat ikastetxe eta liburu dendetara gutunak bidali dituzte, parte hartzeko gonbidapena eginez eta materiala biltzeko lekuak bertan jarri ditzaten eskatuz. Erantzunak eta atxikimenduak jaso ahala, La Otra Miradaren facebook orrian jakinaraziko dituzte.

La otra Mirada_content

Kategoria: PRENTSA. Gorde lotura.