Euskal Herritik Saharara!

Itxaso Garamendi Saharar errefuxiatuen kanpamenduetan egon da, Iurretako Udaleko ordezkari moduan. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko aldarrikapenaren 40. urtea ospatzera joan zen, otsailaren 26an. Hainbat proiektu ezagutzeko aukera izan dute bisitaldi horretan. Esperientzia “aberasgarria” izan dela azaldu du, “bai eduki aldetik bai pertsonalki bizi izandakoagatik”. Horrela azaldu du. Bisitaldi guztietan Euskal Herriarekiko saharar herriaren esker ona jaso zutela ere adierazi du.

SAHARA

Kategoria: PRENTSA. Gorde lotura.