Emakumearen eguna Zornotzan

Amorebieta –Etxanoko udaletxea Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekintza batzuk antolatu ditu.

Martxoaren 5ean 18:30ean Zelaieta Zentroko Auditorioan “La bicicleta verde” bideo bat jarriko dute. Bideo horretan zuzendariaren ilobari buruz hitz egingo du, Wadjdak hamar urte ditu eta gizarte tradizional batean bizi da.

Hurrengo egunean, martxoaren 6an, Zelaietan “Little Gem” antzezlana gaueko 21:00etan antzeztuko dute. Hiru emakumek maitasuna, sexua, bizitza eta heriotzari buruz hitz egiten duten komedia bat da.

Martxoaren 7an goiz guztian zehar Emakume Artisau eta Nekazarien XVIII. Azoka egongo da.

emakumearen eguna

Kategoria: PRENTSA. Gorde lotura.