Eguraldiak lasterketa geldituko ote du?

Asteburu honetan, Berrizko Marino Lejarreta belodromoan, ordutegia lasterketaz betea egongo da. Bihar Zapatua, emakumezkoen txanda izango da, eta Domekan, gizonezkoena. Baina, eguraldiak, lasterketa gelditu ahalko du euria egin ezkero. Arrazoia, belodromoak ez duela teilaturik eta euria egin ezkero, zorua labainkor egongo dela eta laban egin dezakete txirrindulariak. Gaur talde askok erabakiko dute ea azkenean, parte hartuko duten. Ea zorte dagoen eta txirrindularitzaz gozatu dezakegun.

velodromo1_87

Kategoria: PRENTSA. Gorde lotura.