Hilabetekako artxiboa: urtarrila 2016

Gaur, Durangaldeko Maketa Lehiaketaren finala jokatuko da

Gaur, 23:00etan finala jokatuko da Zornotzako Zelaieta Zentruan. Hiru talde jokatuko dute: Yellow Marsupials, Desore eta Haimaika Ikusteko Jaioak. Irabazleak, epaimahaia aukeratzen du eta 1500 euro jasotzen ditu eta euskarazko kantarik onena, 500 euro. Azaroan aukeratu ziren hiru talde finalistak.

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Gaur, Durangaldeko Maketa Lehiaketaren finala jokatuko da sarreran

A-8ko bidesariaren auzia

A-8 autobideko bidesariak %2,5 igo dira. Herritar ugari diskriminatuta sentitzen dira, Durangaldekoa delako derrigorrean ordainduta egin behar den Bizkaiko tarte bakarra. Lehenik, sinadurak batzen hasi ziren. Gero, kritika birtual hori kalera ere heldu zen, eta bidesarien aurkako plataforma sortu da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude A-8ko bidesariaren auzia sarreran

ALERTA LARANJA EMATEN DUTE ELURRARENGATIK ASTE BURURAKO

Notizieta dabiltza abisatzen denoi elurra datorrela eta tenperaturak jaitsi egingo direla. Aemetek, Espainiako Metereologia Agentziak, alerta laranja eman du Araban, Nafarroan eta Bizkaiko nahiz Gipuzkoako barnealdean. Abisu horia eman du, ordea Euskalmetek. Hau jakinda, badakizue egoki jantzi behar zaretela.

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude ALERTA LARANJA EMATEN DUTE ELURRARENGATIK ASTE BURURAKO sarreran

Williams bere momentu onenean

Aurrelari zuri-gorriak gol eder bat sartu zuen 21. minutuan Villarealaren kontra. Villareal gola sartu ezinean ibili zen partiduan. Athletic hasieratik amaierara nagusia izan zen. Gaur egingo da Kopako final-laurdenetako zozketa.

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Williams bere momentu onenean sarreran

EBOLAREN IZURRITEA

Ebolaren izurritea amaituta eman du OMEk. 11.300 pertsona hil ditu orotara. Liberian, Sierra Leonen eta Ginean ondorio sozioekonomikoak eragin ditu.  

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude EBOLAREN IZURRITEA sarreran