Hilabetekako artxiboa: abendua 2015

Athletic zozketarako zain

Ezer askorik jokoan ez zeukatela, partida lasaia jokatu zuten Athleticek eta AZ Alkmaarrek Europako Ligako azken jardunaldian berdinketan geratuz. Kike Solak eta Mikel San Josek sartu zituzten etxekoen aldeko golak. Astelehenean da zozketa eta tentsio handia dago.

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Athletic zozketarako zain sarreran

Pintaketa xenofoboak Hondarribian

Bart gauean egin zituzten pintaketak Hondarribian. Alde Zaharrean azaldu dira gaur goizean spray-arekin eginiko pintaketak, parrokian eta Kale Nagusiko sarreran. Dagoeneko ezabatu dituzte, udalak aginduta. Gaztelaniaz idatzita zeuden eta, besteak beste, gizarte zerbitzuetako diru laguntzei egiten zieten erreferentzia.

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Pintaketa xenofoboak Hondarribian sarreran

Kabi@, aurten Durangoko azokan erakusleiho digitala

Azken urteetan izandako nahia egia bihurtu dute: Kabi@k leku berria du aurten, Durangoko Azokan; habia itxurakoa. Landako Gunetik kanpo egongo den domo baten izango du tokia kultura digitalaren topalekuak. Hala ere, sarbidea izango du Landako Gunetik bertatik. Horixe du nobedade … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Kabi@, aurten Durangoko azokan erakusleiho digitala sarreran

Motorrak martxan

Gran hermanoko azken kanporaketa bizi egin genuen atzo. Lehenik kanporaketa normal bat bizi egin genuen eta Ricky izan zen kaleratua. Gero, finalerako telefono zenbakiak martxan hasi ziren eta ehunekoak gutxiago zuena irabazteko Vera zen, horregaitik Rickyrekin platora joan ziren. Horrela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Motorrak martxan sarreran

Herriko dendetan kontsumitzea bultzatzeko bonoak

Zaldibarreko udalak 5.000 euro bideratu ditu herriko merkataritza bultzatzeko kanpainan. 500 bono atera dituzte eta 15 dendek hartuko parte kanpainan. 20 euroko balioa izango duten bonoak eta abenduaren 10etik aurrera erabili ahalko dituzte.  

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Herriko dendetan kontsumitzea bultzatzeko bonoak sarreran

Zorionak Durangoko Azoka!

Durangoko Azoka 1965-2015′ liburuan azokaren mende erdiko historia, bizipenak eta irudiak bildu ditu Gerediaga Elkarteak. Jesus Mari Arruabarrenak eta Txelu Angoitiak jardun dute liburua egiten, Joseba Sarrionandiarekin batera. Gaur, Asun Elorriaga Gerediaga Elkarteko idazkariagaz batera, liburuaren nondik korakoak azaldu dituzte … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Zorionak Durangoko Azoka! sarreran

ATEAK IREKITA DURANGOKO 50.AZOKAN

Gaur irekiko ditu ateak Durangoko azokak 10.30etan. 240 stan egongo dira eta 350 nobedaderekin ospatuko du 50.urteurrena, gaurtik asteartera arte egongo da ekintza askorekin.

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude ATEAK IREKITA DURANGOKO 50.AZOKAN sarreran

Joseba Sarrionandia bueltan

“Ez nabil Martin Larralderen besteko zoritxarrarekin, eta bueltatuko naizela uste dut” esan du Joseba Sarrionandiak. 1985ean, Martuteneko kartzelatik ospa egin zuenetik, ihesean bizi izan da Joseba Sarrionandia idazlea (Iurreta, 1965). Txikitatik ezagutzen du Durangoko Azoka baina denbora asko egon da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Joseba Sarrionandia bueltan sarreran