Gizarte politikarako inbertsioa

Durangon, EAJ eta PSE-EEren gobernu koalizioak 2016rako udal zirriborroa aurkeztu dute. 31,2 milioi euroko aurrekontua proposatu dute eta ezaugarririk garrantzitsuena, gizarte politikarako inbertsioak %20 handitzea eskatu dute, Aitziber Irigoras alkatearen esanetan.
Pilar Ríos alkateordeak, aurrekontuan hiru ardatz estrategiko jasotzen direla azaldu du. Lana eta formazioaren arloan, 470.000 euro bideratzea proposatu dute. Durangon, 1.688 langabe daude, 966 emakumeak dira, eta horien kontratazioa bultzatzea beharrezkoa dela uste dute.

Durangon, gizarte politikarako inbertsioa

Kategoria: PRENTSA. Gorde lotura.