Gazta-proiektua abiatu dute Orobiogoitiako ikasleek, ikasketa bidaia finantzatzeko

Iurretako Orobiogoitia Institutuak pauso berri bat eman du “bertoko eta kalitatezko produktuak” kontsumitze aldera: 4. DBHko ikasleek urtero antolatzen duten ikasketa bidaia finantzatzen laguntzeko, bertako Idiazabal gazta salduko dute. Hurrengo urteetan “finkatu” gura duten proiektu hasiberri hori Agenda 21ekin dator bat; Ingurumen sailak emandako ‘Institutu jasangarria izendapenarekin.

2015-12-11

Kategoria: PRENTSA. Gorde lotura.