Hilabetekako artxiboa: azaroa 2015

FRANTZIAK KONTROLATU NAHIAN MUGAK

EBko kanpo mugak sendotzea proposatu du Parisek, jihadisten Europarako igarobidea zapuzteko. Gaur Europako barne eta justizia ministroak bilduko dira Bruselan neurri horiez eztabaidatzeko.  

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude FRANTZIAK KONTROLATU NAHIAN MUGAK sarreran

Barraskilorek bigarren urteurrena ospatzen

Urte bi joan dira Barraskin etxebizitzak okupatu zituztenetik Barraskilore proiektuari hasiera emanez Atxondon. Urteurrena ospatzeko, egun osoko jaia prestatu dute, zapatuan. Ekitaldietan parte hartu, eta Barraskiloreren proiektua bertatik bertara ezagutzeko gonbita egin diete herritarrei.

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Barraskilorek bigarren urteurrena ospatzen sarreran

Jon Basaguren eta Odei Arrizabalaga Saharan

Bidaia gure aldetik egin dugu, turista moduan.. Hasieran, bost lagun batu ginen, oporretan astebete lekuren batera joateko. Lagunetako batek ume sahararrak hartzen dituenez udan, familia bat ezagutzen du Tindufen, eta horrela sortu zen hara joateko asmoa. Bai, lagun horietako bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Jon Basaguren eta Odei Arrizabalaga Saharan sarreran

Laixiarren suge bat!

Gaur goizean Laixiar inguruan ehizan zebilen ehiztari iurretar bat, ezustean suge bat topatu du. Txakurrak, zerbait topatu duenean seinalea egin dio, eta hasieran txori bat zela uste du, baina, gerturatu egin da, eta sugea topatu du. Tiroz hil du.

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Laixiarren suge bat! sarreran

Sahararren autodeterminazio eskubidea eta independentzia aldarrikatzen

Berrizko Udal Kontseiluak deituta, Mendebaldeko Sahararen okupazioa salatzeko eta autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Berrizen. Zapatuan 40 urte beteko dira Espainia, Maroko eta Mauritaniaren artean saharako lurren inguruko akordioa sinatu zenetik.

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Sahararren autodeterminazio eskubidea eta independentzia aldarrikatzen sarreran

Zaldibarko emakumeak futbolean

Zaldibarko emakumeak futbol taldea berreskuratu nahi dute. Hamar urte pasatu dira emakumeen Zaldua futbol taldea desagertu denetik, eta, datorren denboraldiari begira, berreskuratu egin nahi dute. Helburu bakarra dute: kadeteetatik nagusietara arteko taldeak sortzea.

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Zaldibarko emakumeak futbolean sarreran

ARRISKATZEKO EGUNA

Gaur Olaizola II.ak ikusteko ea takoak mugituz babes dezakeen minduriko esku ezkerra proba egingo du. Piloteoan ari badaiteke minez jokatzeko prest dago.

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude ARRISKATZEKO EGUNA sarreran

Mendiz mendi

Hiru Haundiak mendi proba bat egin dute. Gorbea, Anboto eta Aizkorri zeharkatzen dituen ibilbide luzeko proba bi urterik behin antolatzen dena Orain arte, ekainean antolatu izan dute, baina mendialdiak.com-en diotenez, sai zuria bezalako animaliak babesteko hartu dute erabakia sasoi honetan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Mendiz mendi sarreran

BOZETARAKO LASTERKETA MARTXAN

PPk eta UPNk Espainiako bozetara elkarrekin joateko akordiora heldu dira eta gainera sinatu dute. Rajoyk esan du laugarren xedapen iragankorra kenduko duela konstituzioa moldatzen bada.

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude BOZETARAKO LASTERKETA MARTXAN sarreran

Jolas-jazz kontzertu hasiko da barikuan Iurretako elizan

San Migel elizan izango dira jazz emanaldi bereziak. Saio bi egingo dituzte: 11:00etan Juan Orobiogoitia institutuko lehenengo, bigarren eta hirugarren mailak joango dira, eta 15:00etan Maiztegi Herri Eskolako 3. Ziklokoak joango dira. Jazz generoa ezagutarazteko propio sortutako emanaldiak izango dira, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Jolas-jazz kontzertu hasiko da barikuan Iurretako elizan sarreran