Durangaldean “Etxekoak” ikusgai

Huts teatroak azaroaren 1ean, Luhuson (Lapurdi) hasi zuen Etxekoak-ek ibilbidea. Estreinaldiaren segidan, Euskal Herriko kultur gune askotan izango da ikusgai: hogeita hamar emanalditik gora eskainiko dituzte udara bitartean.

Euskal Herriko etxe batean dago kokaturik Jon Gerediagak idatziriko Etxekoak, non, “legearen arabera”, ezin den “edonor etxean sartu”. Baina Maddik Mamadou maite du.

Abenduan, Elorrion eta Berrizen ere egongo da Etxekoak ikusteko aukera; 11n, Arriolan, eta 12an, Berrizko kultur etxean. Otsailaren 19an ariko dira, bestalde, Zornotza Aretoan.

Etxekoak

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.