Hilabetekako artxiboa: urria 2015

AITOR AJURIA KM BERTIKALEAN IRABAZLEA

Aitor Ajuriak 17 urteko Otxandiotar gaztea, Juan Orobiogoitiako ikaslea,parte hartu zuen pasa den larunbatean ANBOTOKO KM BERTIKALEAN eta irabazi zuen.

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude AITOR AJURIA KM BERTIKALEAN IRABAZLEA sarreran

3.000 MILIOI EURO TURKIARENTZAT ERREFUXIATUAK HARTZEKO

Atzo plan bat adostu zuten Europako Batasuneko estatu eta gobernu buruek Turkiarekin batera haren lurretara iristen diren errefuxiatuak bertan hartzearen truke. Errefuxiatuak EBren gainerako herrialdetara joatea sahiestu nahi dute neurriarekin.

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude 3.000 MILIOI EURO TURKIARENTZAT ERREFUXIATUAK HARTZEKO sarreran

Mozorro Eguna dator!

Bihar 17, Durangon, izango da jaietako egun handietako bat: Mozorro Eguna. Goizean, musika eta jai giroa zabalduko dira kaleetan, eta, arratsaldean, 18:30ean, taldekako mozorro desfilea egingo da, Madalenatik Andra Mariraino. Mozorro Egunaz gainera, bihar, Elkartasun bazkaria egingo dute Landako Guneko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Mozorro Eguna dator! sarreran

Egigurenek eta Inzak irabazi dute Durangoko zesta txapelketa

Martitzeneko finalean 30-25 irabazi zuten Garita eta Goikoetxearen aurka.

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Egigurenek eta Inzak irabazi dute Durangoko zesta txapelketa sarreran

Goikoetxea eta Garita Durangoko zesta torneoan

Durangartar bi pelotari jokatuko du. Iñaki Garcia ‘Garita’ 35 urteko da parte-hartzaileetako bat. Floridako Dania Jai Alai pilotalekuan jokatu ohi du, eta 2008tik profesionala da. Bere bikotekidea Iñaki Osa Goikoetxea izango da, askorentzat munduko zestalaririk onena den zumaiarra. Domekan, 18:00etatik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude Goikoetxea eta Garita Durangoko zesta torneoan sarreran

250 ardi Otxandiotik zehar, hilaren 9an

Getxoko Udalak sustatuta, sasoi bateko transhumantzia bideen gaineko dokumentala grabatuko dute aditu batzuek. Horretarako, ibilbide horiek berriro egingo dituzte ardiekin. Otxandio transhumantzia bide horietako baten pasabidean dago eta, beraz, bertatik ere igaroko dira. Urriaren 9an, barikuan, 250 bat ardi igaroko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude 250 ardi Otxandiotik zehar, hilaren 9an sarreran

DURANGOKO JAIETAN ERAZO SEXISTARIK EZ DUGU ONARTUKO

Eraso sexisten aurkako aldarriek San Fausto jaien hasiera markatuko dute, gaur. Durangoko mugimendu feministako hainbat kidek manifestazioa deitu dute, gaueko 00:00etarako, Santa Ana plazan hasita, balizko erasoei aurrea hartu, eta autodefentsa feministaren mezua kalerik kale zabaltzeko. Txosna Batzordeak eraso sexisten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude DURANGOKO JAIETAN ERAZO SEXISTARIK EZ DUGU ONARTUKO sarreran

“Gaztetxeko baratzaren bidetik, ortu sozialen proiektura” Abañoko gazteen helburua

Duela hiru aste, Gaztetxe ondoko lursaileko ortua hamabost egunen buruan kentzeko agindua eman zien Jose Luis Navarro alkateak gaztetxeko kideei. Herritarrena den lur bat, erabilera pribaturako hartu zutelako, eta lehen zegoen bezala uzteko agindu zien alkateak. Gazteak ez dute atzera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude “Gaztetxeko baratzaren bidetik, ortu sozialen proiektura” Abañoko gazteen helburua sarreran

GURASOEN BILERA

Urtero bezala, hurrengo urriaren 7an, 17:45etan izango da ikasturte hasierako bilera guraso eta tutore artean. Ondoren, 18:45etan, Guraso Elkartearen bilera ospatuko da.

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude GURASOEN BILERA sarreran

IURRETAKO JAIAK

Irailaren 28an hasi ziren Txupinazoarekin batera Iurretako jaiak. Astelehen horretan 3 saio eduki genituen eta gero Iurretako plazara joan ginen eta guk asteartean jai eduki genuen.

Kategoriak PRENTSA | Erantzunak desaktibatuta daude IURRETAKO JAIAK sarreran