DURANGOKO PLATERUENAN ARDURATZAILEA LIHER GRANADOS EGONGO DA

Hamaika urte eta gehiagoz ere Platerueneko kudeatzaile izan da Beñat Gaztelu- Urrutia. Gorputza eta arima eskaini dizkio kultur egitasmo herritarrari, beste seme-alaba bat balitz bezala. Kudeatzaile lana utzi, eta beste era eta erritmo batera laguntzeko unea dela esan du. Liher Granadosek ilusioz eta gogotsu heldu dio Plateruenari, presarik gabe baina egiteko asmoz.

plateruena

Kategoria: PRENTSA. Gorde lotura.