Mozorro Eguna dator!

Bihar 17, Durangon, izango da jaietako egun handietako bat: Mozorro Eguna. Goizean, musika eta jai giroa zabalduko dira kaleetan, eta, arratsaldean, 18:30ean, taldekako mozorro desfilea egingo da, Madalenatik Andra Mariraino.
Mozorro Egunaz gainera, bihar, Elkartasun bazkaria egingo dute Landako Guneko txosnetan, eta, domekan 18an, Keshala eta Anariren kontzertuekin amaituko dituzte jaiak, 18:00etan.
Udalaren egitarauan, Ingurumenaren Eguna izango da domekakoa, eta, 19:30ean, kalejira egingo dute Patxikotxuri agur esateko. 20:00etan amaituko dira Durangoko jaiak.

Durangoko mozorro eguna

Kategoria: PRENTSA. Gorde lotura.