250 ardi Otxandiotik zehar, hilaren 9an

Getxoko Udalak sustatuta, sasoi bateko transhumantzia bideen gaineko dokumentala grabatuko dute aditu batzuek. Horretarako, ibilbide horiek berriro egingo dituzte ardiekin. Otxandio transhumantzia bide horietako baten pasabidean dago eta, beraz, bertatik ere igaroko dira.

Urriaren 9an, barikuan, 250 bat ardi igaroko dira Otxandioko herrigunetik. Ikusi nahi dituenak goiz esnatu beharko du. Oleta inguruko landa batean emango dute gaua eta, goizean goiz, 07:00 inguruan, Otxandio herrigunea zehar­­­­­­­­katu, eta Dimako aireportu zaharrerantz joango dira, Getxoko Udaletik adierazi dutenez.

-otxandio transhumantzia_content

Kategoria: PRENTSA. Gorde lotura.