Aldaketa ezkerretik dator

Presidente berria izendatu dute Amankomunazgokoa. Pozik hartu du kargua Aitor Lopezek: “Erronka handia izango da, baina polita ere bai”. Beste hiru alderdiei elkarlanerako gonbidapena egin die, eta Oskar Zarrabeitiak -azken lau urteetako presidentea eta EAJren hautagaia, Lopez zoriondu du ekitaldiaren amaieran bere karguarengatik. Botoetan hamahiruna berdindu du Zarrabeitiagaz, eta Herriaren Eskubidea abstenitu egin denez, Lopez izendatu dute. Izan ere, EAJk hamaika ordezkari izan ditu, eta Abadiñoko Independenteen botoei esker lortu ditu hamahiru ordezkari.

Aitor Lopez

Kategoria: PRENTSA. Gorde lotura.