Durangaldea errefuxiatuekin

Siriako gerratik eta pobreziatik ihesi Europara datozen errefuxiatuen irudiek mundua aztoratu dute. Aldi berean, Europaren aurpegi on eta txarrak azaleratu dira; herritar eta udal ugari errefuxiatuei babesa emateko borondatez agertu diren bitartean, lider politikoak berandu eta akordiorik lortu ezinik ibili dira. Gainera, Europa barneko hesiak altxatzen ere hasi dira, eta errefuxiatuek kontrol eta oztopo ugari dituzte bidean. Baina, asko izango dira helburua lortuko dutenak, eta, ondorioz, Durangaldea ere errefuxiatuak hartzeko prestatzen dabil.

-Errefuxiatuak azala_content

Kategoria: PRENTSA. Gorde lotura.