HURBILEKO ALBISTEAK

                                  2010eko martxoaren 24, asteazkena. Joal

Juan orobiogoitia institutuan

 ebaluazio diaknostikoa egin da

Juan Orobiogoitia institutura aztertzaile batzuk etorri dira ebaluazio diagnostikoa egitera, 2.mailako ikasleei. Froga horrekin institutuko gaitasun maila jakingo dugu.

         Iurretako institutuan 2008 egin zen diagnostiko proba lehen aldiz. Probaren emaitzak hurrengo ikasurtean ematen dira. Urte honetan ebaluazio diagnostikoan matematika, hiritartasuna, gaztelania eta euskara gaiak sartu dira.

 

 

JUAN OROBIOGOITIAKO 4.MAILAKO IKASLEAK IKASBIDAIAN

Martxoak 22 astelehena Juan Orobiogoitiako 4.mailako ikasleak Jakarantz abiatu ziren ikasbidaian. Aste bat pasatzera joan dira. Beste leku batzuetara ere joango dira: Salou, Bartzelona…Eta ekintza asko egingo dituzte. Bueltan beraien inpresioak kontatuko dizkigute.

 

Drogomenpekotasun tailerra Juan Orobiogoitia institutuan.

Pasadan astean zehar Orobiogoitiako maila guztiak drogomenpekotasun tailerra izan zuten. Lehenengo mailakoak tabakoari buruz hitzaldi bat izan zuten. Bigarren mailakoak alkoholari buruz hitz egin zuten eta hirugarren eta laugarren mailakoak beste substantzia batzuetaz hitz egin zuten.

Tailerra zaio bakar batean iraun zuen eta ariketa batzuk egin ziren eta baita ere joko batzuk.

JUANTXUKO 3.MAILAKOAK DONOSTIAN

Gaur 3.mailako ikasleak, goizeko 8:30etan, autobusa hartu eta Donostiako kutxa espaziora joan dira. Han konstelazioak nola bereizi (grekoen imajinazioa erabiliz), zientzia motak ikusi, ilargiaren faseak, lurraren eta ilargiaren mugimenduak, ilargi eta eguzki eklipseak, etab… ikusi dute, sabaian zegoen pantailarekin.

Zientziazko gauzak ikusi eta jolastu dute, adibidez; ispiluzko laberintoa etab…

          JUANTXUKO 3.MAILAKOAK BOLUETAN

2010ko martxoak 26ean, 3.mailako ikasleak, goizean Boluetara joango dira. Correo-ra joango dira, eta postarien lanari buruzko gauzak ikusiko dituzte.

 

Aste santuko oporrak Badatoz!!

Hurrengo astean, 29tik aurrera, Aste
santuko Oporrak hartuko ditugu eskolan eta institutu guztietan. Bi aste iraungo dituzte, eta  primeran pasatzeko asmoa dugu.

Apirilaren 12an eskoletara itzuliko gara, deskantsu handi baten ondoren, pixka bat ikasteko.

Ondo pasatu oporretan, AGUR!!

 

Kategoria: PRENTSA. Gorde lotura.