INSTITUTOKO ANTOLAMENDUA

Juan Orobiogoitia BHIn, 2009ko urriaren 28a

 

Kaixo, zuzendari jauna:

 

Gu, DBH 2. mailako indartzeko ikasleak gara eta gure institutuari buruzko iritzia eman nahi dizugu.

 

Hau bigarren urtea da Juan Orobiogoitia institutua berritu zutenetik. Hala ere, hainbat gauzekin ez gaude ados. Horren adibide da, jantokian ematen duten janaria. Gure ustetan janari hona dagoenean, gutxi dago eta ezin dugu errepikatu eta txarra dagoenean janari asko. Hau hobetzeko, inkestak egitea proposatzen dugu. Jendeari zer motatako janaria gustatzen zaion galdetuz, janari kantitatea hobeto kalkulatu al izango duzue.

 

 Beste gauza batez ere kexatu behar dugu, goizetan dagoen hotzarekin ez digute eskola barrura sartzen usten. Horretarako proposatzen dugu, eskolako atea autobuseko jendea datorrenean zabaltzea, beti ere, arau batzuk jarrita.

 

Gauza onak ere baditu, eraikina lehena baino handiagoa da eta leku gehiago dago. Gainera ordenagailu, kainoi eta telebista berriak ditugu.Mahai berriak ere jartzen hasi dira. 

 

Beste barik, agur.

ANDREA eta LEIRE

Kategoria: PRENTSA. Gorde lotura.