IKASLEEN GOGOETAK

  

    

Iurretan ,2009ko Urriaren 28a

                           

Kaixo zuzendari jauna:                                                                   

Gu,2.mailako Meriem eta Naroa gara. Guretzako zuk egindako lana oso ona izan da , hau da , institutua handitzearena alegia .Asko estimatzen zaitugu.

Guri tutoreak Briñasera  ez ginela joango  esan zigunean,asko tristatu ginen .Horren ordez,guk  beste leku batera joan nahi dugu.

Beste kexa bat jantokiko janariari dagokiona da, ez da bat ere ez  goxoa. Batzuetan ez da oso jangarria,hotza egoten delako, biguna.Saltxitxak adibidez luze-luzeak dira eta potoloak ez daude jateko moduan eta purea are txarrago dago gure ustez ez dago jangarri.

Baita ere esan behar da,Institutua handitzean dena ondo egon horrela aurrerakuntza handia egon dela:gelak,komunak,jantokia etab. Baina ahaztu egin zaizun gauzak bi dira:geletan hezetasuna dagoela eta sarreran kafetegia edo freskagarriak dauden moduko leku bat egotea ondo egongo legokeela pentsatzen dugu.Adibidez,honetarako balioko luke: Guk edateko zukua edo edateko zerbait ekarri ordez beheko pisuan edukiko dugu.

                                                        Meriem eta Naroa

Kategoria: PRENTSA. Gorde lotura.

2 erantzun IKASLEEN GOGOETAK-ri

  1. egilea: JOkin

    Lehenengo eta behin, zorionak estrenatu berri duzuen blog politagatik. Animo, eta erabili berau zuen gaiak azaltzeko. Eskerrik asko egiten dudan ahaleginetaz ahortzeagatik eta baloratzeagatik. Edifizio berriztu eta handitu dugu denok hobeto egoteko. Zuek hala onartzen duzue. Orain guri dagokigu ondon mantentzea behar bezala zainduz eta erabiliz. Jantokiarena(…)gai sakona benetan: zenbat buru hainbat aburu, aizue! Etxean bezain ondo eta amak/aitak janari prestatzen duen bezala ez du inortxok ere prestatzen. Hala eta guztiz ere, beti dago hobetzeko bidea, eta ildo horretik zuen menu-proposamenak helduarazi diezaiokezue zuen jantokiko arduradunari.
    Zorionak berriro zuen lanagatik.

  2. egilea: Meriem eta Naroa

    Apa!
    Eskerrik asko zuk bidalitako mezuagaitik eta ados gaude, amak eta aitak egiten duten janariaren pare ez dagoela ezer….
    Agur!!

Erantzunak itxita daude.